. Paris 365, Jantoki Solidarioa

?Testua: Verónica Ferreira Pinto
 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

2009ko ekainaren 6tik Jarauta kalean dagoen Paris taberna berriro irekia dago. Egunero jende mordoa sartu eta ateratzen da tabernatik baina lokalak orain duen erabilera erabat ezberdina da: Paris 365 izeneko jantoki solidario bihurtu da.

Gizakia Herritar fundazioak sortu zuen eta ia-ia 400 lagunek jo dute jantokira oinarrizkoa den eskubide bat eskatzeko: 3 otordu urteko 365 egunetan.

Gizakia Herritar fundazioaren egitasmo hau Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren 25. artikuluan oinarri-tua dago: Pertsona guztiok elikadura egokia izateko eskubidea dugu.

Nafarroako egungo datuak oso larriak dira: % 6,3 atalase- pobrezian daude eta % 2,6 pobrezi puntan. Krisia hasi zenetik gizon, emakume eta familia askoren egoerak okerrera jo du eta laguntza behar dute. Hau kontuan izanda eta beti gizarte- justiziaren bila, fundazio honek proiektu hau martxan jarri zuen.

130 boluntario baino gehiagok lan egiten dute jantokian, eginbehar ezber-dinetan urte osoan 3 otorduak bermatzeko. Esan bezala, orain arte 380 lagunek eskatu dute Paris 365 jantoki solidarioan jateko eta aldi berean jantokian 30 lagunek bazkaldu eta afaldu ahal dute (Gosaria poltsa batean banatzen da).
Baina hau ez da Gizakia Herritar fundazioak sortu duen egitasmo bakarra: Etorkinentzako Lege Aholkularitzaren zerbitzu dohaina ere eskaintzen da. Horretan Rafa Paredes immigrazioan espezializatua den legelaria aritzen da goizero, astelehenetik ostiralera, 9etatik 14etara. Edonorentzat zuzendua da eta aholkularitza hauen gaietan datza: erregularizazioa, bizitzeko eta baimenak berritzea, familiako kideak elkartzea, delitu arruntak, emakume kontrako indarkeria, baliabide administratiboak eta lan kontuak, besteak beste.

Hirugarren proiektuak Bizikasi izena du eta horretan formakuntza ematea helburua da arlo ezberdinetan. Alde batetik tailerra ezberdinak antolatu dira hilabete hauetan eta bestetik eskoletan eta ikastetxeetan lantzeko proiektua ateratzear dago eta horretan Paris 365 ardatza da.

JUAN CARLOS LONGAS

Gizakia Herritar Fundazioaren lehendakariordea.

Noiz eta nola sortu zen Gizakia Herritar?
Gizakia Herritar fundazioa 2008ko abenduaren 22an sortu zen formalki, batez ere lehendakaria den Patxi Xabier Lasaren bultzakadari esker. Berak egitasmoan interesa duten lagunak bildu zituen, eta horien artean batzuek esperientzia zabala zuten fundazioaren arloan edo lanean aritzen dira esparru horretan. Ofizialki fundazioak 10 lagunek osaturiko Patronatua dauka, baina egia esateko bere benetazko gizakapitala bere proiektu guztietan aritzen diren pertsonek osatzen dute.

Zein dira Gizakia Herritarren helburuak?
Funtsean, gizartejustizia, gizaduintasun eta askatasunaren sustapena da. Fundazioaren proiektuen helburuak horrekin batera etortzea saiatzen da.


Zein dira egitasmo garrantzitsuenak?
Fundazioak bi proiektu martxan ditu, 2009. urtean hasita: Paris 365 jantoki solidarioa eta Etorkinentzako Lege Aholkularitza. 2010, urte honetan Bizikasi proiektua bideratuko da, eta horretan sartuta formakuntza, enplegurako politika aktiboak eta nazioarteko lankidetza.

Zein da Paris 365 jantoki solidarioari eta Etorkinentzako Lege Aholkularitzari dagokien Gizakia Herritarren balorapena?
Balorapena gazigozoa da: baiezkoa, bi ekimen hauek ongi atera direlako orain arte, eta ezezkoa honek larriak diren arazo sozialak daudela adierazten duelako eta hauek batzuetan ez dira berehala nabaritzen.

Eta etorkizunean zer?
Momentu honetan guretzat erronkarik garrantzitsuena Bizikasi proiektua martxan jartzea da. Berriozarren beste jantoki solidarioa sortzea gustatuko litzaiguke eta horretan gaude ere, kasu honetan Berriozarko udalarekin batera. Gure erronka iraunkorra hau guztia finantzatzeko baliabi-deak lortzea da, hau guztia mantendu ahal delako ekarpen altruista eta boluntarioen lanari esker.