.Diskak
Testua: oscarbeorlegui@terra.es

BOCANADA

CABALLOS DE RIENDA LARGA

Kados edo Bhatoo bezalako eskuadratan parte hartu ondoren, Martín Romero, Marea taldeko fundatzaile eta ahotsa izan zen Kutxi Romeroren anaia, musika zelaira bueltatzen da, orain proiektu berri baten aurrelari bezala, Bocanada. Taldeak, 2007an Berriozarren sortua, zaldi askotako rock & rolla jotzen du, eta basatiki fresko sonatzen du. Juanito eta Abel, gitarra elektrikoekin, Txarly baxuarekin eta Pepo bateriarekin, osatzen dute taldea.
Caballos de rienda larga-k (Soka luzeko zaldiak), Bocanada-ren lehen CDa, rock & rolla, freskotasuna eta askatasuna isurtzen du, askatasun espiritua bere pista guztietatik. Rock & rollari dagokionez, metalizatua sonatzen du lotsagabeki, oinarri metalikoz eutsita, eta, gitarren riff-en artean indarra ateraz, abestiak gogortzen ditu. Ikaragarria, azken emaitzari pisua eta ziurtasuna emanez. Askatasunaz, aldiz, CDan irakiten diren hamar abestiek askatasun sentsazioa ematen dute. Hamar zaldiak askaturik trostan eta irrintzika dabiltza diskoan barna, eta hori nabarmena da, eta nola gainera, odola zainetan ibiltzen den moduan, horrelako indarrez ematen diote bizitza diskoa osatzen duten konposizioei, diskoa bera poesiaz eta kale zaporeaz ere betez. Berriozarko kaleez ari naiz, jakina. Rock freskoa eta mende-gabea. Elektrikoa eta elektragarria. Rock-metal ahokadak, musikariek marraztuta eta Martinek kantatuak, eszenatoki gainean berriro ere benetako basurdea den bezala agertzen zaiguna.
Caballos de rienda larga, laburtuz: odol lodiko rock & rolla, bihotz beroa… eta zaldi askotako indarra. Soka luzeko zaldiak, jakina.

GOVERNORS

FRENETIKODROME

(OIHUKA, 2010)
Trebetasuna gradu bat da: galdeiozue bestela J.Sangre Arrasateko bandaren frontmani, 2010eko udaldi honetan modan dagoena, argitaratu berri duen Frenetikodrome, bere 2. CDarengatik. Beno, edo Heloy bateria joleari, Sangrerekin Ekon garaietatik. Governors-en 2. albumak hamabi abesti eta bideoklip bat ditu. Konposizio horiek CDaren pistak betetzen dituzte, zirrikiturik gabe, "rellenategi"rik gabe eta arnasari lekurik ere utzi gabe. Tranparik gabe, hamabi abesti horiek rock & roll fibrosoa eskaintzen dute, melodiatan zein jarreratan oparoa, azken urteotan modan dagoen Eskandinabiako rocka berridazten, baina bandaren zigilu pertsonalarekin, hau da, berezko sonoritateari dagokionez kalitatezko labela emanez. Soinua "made in Euskal Herria". Gauzak horrela, melodiak ez dira sumatu gabe pasatzen, baina, zein nabarmendu?, zein ez? Kristal Kolpatuak abestia eta bideoa, adibidez, 2009ko edizioko Hatortxurock aurkezteko erabiliak, eta, hori gutxi balitz, urte horretako Euskal Zinema eta Bideoa jaialdiaren irabazle.
2009 eta 2010ean iragana bisitatu ondoren, Ekon taldearen aurrean, Juanito Sangre orainaldian dago berriz, Governors itsasontzian gidari, etorkizun hurbilerako prest. Emozio gogorrak gustuko badituzu, emaiozu aukera bat lan honi, Frenetikodrome.

MEMO

LA ALEGRÍA DE MOLESTAR

(GOR, 2010)
Irudikatzen ahal duzue talde bat, La Polla-ren (letrei dagokienez) argitasunaren eta Toy Dolls-en graziaren artean? Bai, bada, egon badago, 2003tik martxan. 2009 bukaeran Memok bere hirugarren albuma kaleratu zuen, La Alegría de Molestar, hamabost pilulak osatutako CDa, jatorrizko punk-aren sustrai eta tximistaz betea, hardcore-aren abiadurarekin atonduta, bere bertsiorik melodikoenean eta oi!-ri zalantzarik gabeko keinuak egiten. Letra ironikoak eta zorrotzak dituzten abestiek Memok bizitzari buruz duen ikuspegia islatzen dute, eta nola gainera. Jarrera, bultzada eta, hala ere, ongi pasatzeko gogoa ere isurtzen dute. Traba egiteko… baina alaitasunez. Kortatuk kantatzen zuen bezala, "dena galduta egon arren, beti gelditzen da traba egiteko gogoa". Zein tximista nabarmendu? ‘La alegría de molestar’, redskin kutsu indartsua duen hit argia, buruarekin eta bihotzarekin batera idatzia (ziur aski, biak ala biak abestuz); ‘El punk de ayer’ edo ‘´77’ leherketak, su pizgarriak, gainerakoak bezalakoak. Dudarik gabe, segitu beharreko diskoa eta taldea.