.Euskara ikasteko gogoa!

Testua: Veronica Ferreira Pinto · Argazkiak: AEK

Burlatan gero eta lagun gehiago mintzatzen dira euskaraz. Azken urte hauetan D ereduak izan duen gorakada nabaritu da kaleetan zehar. Gero eta ekintza gehiago Lingua Navarrorumen egiteko eskaintzen dira eta herriko instituzioetan ere gero eta jende gehiagok euskaraz hitz egiten du.
Baina badira batzuk euskaraz ez zekitenak eta errealitate hori aldatzea erabaki zutenak: Burlatako AEKko ikasleak. Pasa den urrian hasi ziren gure ama hizkuntza ikasten Burlatako euskaltegian Bittorrekin eta orain, ikasturtea bukatzear dugunez, euskaltegitik pasa gara emaitzak ikustera eta batez ere entzutera. Eta harrigarriak dira.

Taldea 15 lagunez osatua dago: Almudena, Sabiñe, Eneko, Pedro, Andrea, Patricia, Itziar, Maritxu, Ainara, Xabi, Aitor, Iban, Mamadou, Irantzu eta Miguel. Astelehenetik ostiralera 20etatik 22:30etara biltzen dira euskara ikasteko eta euskaraz egiten saiatzeko. "Ulertzea lortu dugu, Bittorrek oso ongi azaltzen digulako, baina hitz egitea eta ekoiztea beste kontu bat da" aipatzen du ikasle batek.

Denetarik dago taldean: irakasleak, ikasleak, langabetuak, X izpi teknikoak, harginak, igeltseroak, lantegi langileak, elektrikariak, aktorea, pailazoa... eta ikasteko arrazoiak oso ezberdinak dira. Hona hemen batzuk:

Eneko: "Gure herriko hizkuntza delako"

Almu: "Ni irakaslea naiz eta Euskadin lan egin nahi dut"

Patri: "Ikastea gustatzen zait eta irakaslea naizenez lan egiteko ondo datorkit"

Iban: "Gure herriko hizkuntza da eta ikasi nahi dut"

Ainara: "Nire koadrilan euskaraz mintzatzen dira eta horregatik ikasi nahi dut. Beste aldetik euskaltegian jende asko ezagu- tzen da eta gustura gaude".

Sabiñe: "Lan egiteko oso garran- tzitsua da".

Pedro: "Nire familia politikoan hitz egiten delako".

Euskara hizkuntza erraza ez dela denok dakigu. 1. mailako ikasleek ere zailena eta errazena beraientzat zer den azaldu digute. "Zailena hitz egitea da" aipatzen dute gehienek. "Ulertzea berehala lortzen da, baina ekoizpena ez da hain sinplea".
"Eta errazena afariak eta parrandak dira, jajaja" esaten du batek. Orokorrean sortutako giroa goraipatzen dute guztiek. "Klaseak oso arinak eta diberti-garriak dira".
Bereziki barnetegiaz hitz egiten dute. Otsailean eta beste euskaltegietako 1. mailako ikasleekin Lesakara barnetegiaz asteburua pasatzera joan ziren. Han, klaseaz gain, parranda ere egiten zuten, hori bai, euskaraz eta kito. "Oraindik euskara gutxi dakigu eta kostaka esaldiak osatzen ditugu baina asteburua euskaraz blai pasata errazagoa iruditzen zaizu hizkuntza honetan aritzea".
Gaur egun AEKko euskaltegiak nahiko jarduerak elkarrekin egiten dituzte, adibidez eta noizbehinka, bertso saioak, ikasleei egokituak. Beste ekintza interesgarria da euskaltegien artean egindako kultura txapelketa. Burlatako ikasleak finalera iritsi dira, nahiz eta 1. mailan egon. "Galderak ez dira zaila erantzuteko eta gaiak era askotakoak dira: Euskal kultura, sinesmenak, telebistak, kirolak, abestiak, esaldi zaharrak…." azaltzen digu Bittorrek. "Saria afaria da eta ikusiko dugu".
Hizkuntza bat ikasten denean zailena beti da horretan mintzatzea. Bittorrek beti animatzen ditu ikasleak euskaraz egitera "Bidea ikasteko hori delako, esfortzurik gabe ez dago fruiturik". Hala ere ez da hain erraza eta horregatik eta "zigorra" bezala tortillo- metroa dute gelan. Gaztelaniaz eginez gero marratxo bat idazten zaio egin duenari eta hamar duenean, klasera tortilla eraman behar du. "Hau euskaltegi guzti-etan erabiltzen dugu, modu honetan gutxienez saiatzen dira". Dena den hainbat tortilla "afaldu" dute ikasturte honetan.

Gu, Axular aldizkaritik, gure aleak irakurtzera animatzen ditugu. Eta AURRERA, LAGUNAK, BIDEAN ZAUDETE ETA!!!