.Futbola euskaraz Burlatan

Los días 4 y 5 de junio se celebró en el patio del centro Ermitaberri el cuarto campeonato de futbol infantil en euskera. Organizado por la Burlatako Futbol Eskola supuso un éxito de participación y de organización. Euskara y futbol, una mezcla preciosa y atractiva. Ahora toca disfrutar del verano, en septiembre más y mejor. Felices vacaciones a todas y todos.

Burlatako Futbol Eskolak pasa den ekainaren 4 eta 5ean bere 4. jaialdia ospatu zuen. Dagoeneko 6 urte daramatzagu Burlatan futbola euskaraz lantzen eta aurten gure 4. futbito jaialdia ospatu dugu.

Jaialdian talde euskaldunak soilik parte hartzen dute eta aurten Burlatako Kirol Patronatuarekin lortutako akordioa sinatu genuenetik gure lehenengo denboraldia bete da.

Urtero bezala 300 neska eta mutiko euskaldunek parte hartu dute, 30 partidu, Ultzama, Aurrera K. E., Orvina, Paz de Ziganda, Ermitaberri, Askatasuna, Txantreako Ikastola, Alaitz, Hegoalde, Atargi, Elorri, Patxi Larraintzar, Sanduzelai taldeak etorri ziren. Gizonezkoak gehienbat eta emakumezkoak ere bai, 5 eta 16 urte bitartekoak. Partiduak Ermitaberri Ikastetxeko kanpoko pistan izan dira eta aurten, zorionez, eguraldiak gurekin bat egin du.

Partiduak ostiral arratsaldean hasi ziren eta larunbatean egun handia izan zen, goizeko 9etatik arratsaldeko 8ak arte iraun zuen. Giro aparta izan genuen familien artean, musika izan zen, txikiendako margolanak, taberna txistorrarekin, 100 lagun bildu ginen bazkari autogestionatuan, eta abar.
Trofeo eta sariak berdinak izan ziren denontzat, 5-6 urteko mutiko-neskatikoentzat izan ezik, eta banatzeko jende desberdina hurbildu zen, Burlata Futbol Eskolakoak, Ermitaberri Ikastetxekoak, Askatasuna Institututik, Guraso Elkartekoak eta aipatzekoa, futbol jokalaria delako, Mikel San Jose, Bilboko Athletic Clubeko jokalaria.

Aurten ere 11 urteko taldeak bere azken denboraldia bete du BURLATAN FUTBOL ESKOLAN futbol 7 lehiaketan parte hartzen eta horregatik sari berezi bat izan zen, gurekin 2004. urtetik ziren.

Beste sari berezi bat banatu zen, urtero bezala, kirol aktibitate barruan euskararen erabileran ahalegin handia egiteagatik, azken honetan gazte mailako Askatasuna A taldeari eman zitzaion, ZORIONAK guzti-guztiei!

Denboraldiaren helburuak bete dira eta haiekin batera aurtengo futbito jaialdi euskaldunarena ere. Iraila arte, beraz eta uda on-ona igaro dezazuela guztiak.