|
. .Axular III. Herri Lasterketa |
|
?Testua: Verónica Ferreira Pinto |
||||||||||||||||||||||||||||
|
Ohi denez, maiatzarenazkeneko igandean egin zen Burlatako Axular elkarteak antolatzen duen Herri Lasterketa. Ekitaldiak 10:15etan hasi ziren korrikalari gazteen frogekin eta bertan adin txikiko 72 korrikalari bildu ziren. Horrela bada, lehendabiziokak zapatilak astintzerakoan benjaminaurrekoak izan ziren. Hauek 200 mt.ko ibilbide bat egin behar izan zuten. Jarraian gazte eta haur kategorien parte-hartzaileak aritu ziren, neska mutil hauek berriz, beraien adina kontuan harturik, 450 mt.ko zirkuitu bati bira bat edo gehiago eman behar izan zioten. Bakoitza bere tartea korritu eta helmugan sartu ondoren, oparitxo bana eta hamaiketako gozo bat jaso zuten haien ahalegina eta parte-hartzea saritzeko. Zintzurra freskatu ondoren eta behin indarrak hartuta, kategoria hauen lehendabiziko sailkatuekin, neska zein mutilen modalitatean, trofeoen banaketa egin zen. |
|||||||||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||||||||||
|
Txikien garaikurren banaketarekin amaitu eta gero, goizeko 11:00etan, proba orokorraren hasiera heldu zen. Bertan 111 korrikalarik hartu zuten parte, eta herriko zenbait kale eta Burlatako Arga ibaiaren pasabidearen tartea hartzen dituen 5 km.ko ibilbide bat osatu zuten. Herri korrikalari hauek ere, helmuga iristearekin bat, fruta, edari freskoak, eta parte-hartzaile bakoitzari dagokion korrikalariaren poltsa jaso zituzten, izan ere, lasterketa honetan korrikalari guzti-guztien lana aintzat hartzen saiatzen gara. Segidan, izerdia gainetik kendu eta berehala, lehendabiziko sailkatuei trofeoak banatu zitzaizkien. Aurten berrikuntza gisa, eta lasterketaren giro alai eta ez lehiakorrari jarraikiz, 69. postuari literatura erotikoaren liburu bilduma bat ere eman zitzaion. |
|||||||||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||||||||||
![]() |
Goiza ederki amaitzeko korrikalariek, haien laguntzaileek eta bertaratutako lagun guztiek antolakuntzak prestatutako txistor jatearekin gozatu ahal izan zuten. Sabela bete genuen bitartean, pantaila erraldoi batean lasterketaren toki eta une ezberdinetan herriko argazkilari batzuk harturiko irudiak egon ziren ikusgai. Egunak bertan egin zen herri bazkari batekin jarraitu zuen eta bazkaldu ondoren mahaikeak haien eserlekuetatik altzatzeko xedearekin Akiakule musika taldea aritu zen elkartearen patioan. | |||||||||||||||||||||||||||