












|
Joana nos ofrece una crónica a vuela pluma de todas las actividades culturales que ha realizado nuestra sociedad durante este primer semestre. Cuenta con detalle los actos más importantes, sin olvidarse de los momentos más íntimos. No falta la referencia a la Semana Cultural que con tanto éxito y animación hemos celebrado la primera semana de junio. Gracias a todos por participar en las actividades de la sociedad, se trata de hacer pueblo, de vivir también en la calle y hacer de nuestros pueblos de Euskal Herria, lugares de ocio y cultura donde vivamos y disfrutemos de la cultura popular
Dakizuenez, Kultur Batzordeak jarduerak prestatzen ditu urte osoan zehar, batzuk arrakastatsuagoak besteak baino, baina beti dago zer edo zer egiteko gure elkartean, ez izan zalantzarik eta murgil zaitez gurekin euskal kulturan.
Otsailak13
Burlatan Kantuz gure elkartean ospatu zen eta gauean inauteriko afaria izan genuen. 15 eta 16an Herri Erakundeok prestatzen dugun Martingalan parte hartu genuen. Bazkide pila bat mozorrotu ziren, kalera atera ziren eta 15ean, udaltzainen papera hartu behar izan zuten, izan ere, komunika- zio arazo bat kultur etxea eta udaltzainen artean izanik guk hartu genuen trafikoa zuzentzeko ardura.
Otsailak 17
Umeentzako zeramika tailerra egin zen otsailaren 17an. Ume asko egon ziren eta saltsa pixka bat izan zen. Oso ume txikiak zeuden ere eta ez zuten uzten bestei tailerra hainbeste aprobetxatzea… horregatik erabaki behar genuen jardueretan mugatu behar zela umeen kopurua eta adina finkatu.
Egun bat beranduago, helduek José Luís Díez Monreal izan genuen gurekin eta bere liburua "La Historia Olvidada" aurkeztu zigun. Hainbeste sukaldari on dugunez elkartean, sukaldaritza tailer bat egin nahi genuen. Oso gauza onak egiten dira Euskal Herrian baina urrunago joan nahi genuen, eta arabiar afari bat prestatzen ikasteko ikastaroa antolatu genuen.
Martxoa
Martxoan, umeek nola egin porta-cd bat ikasi zuten eta pixka bat beranduago, "Plataforma en defensa del Patrimonio Navarro" -koek haien liburua "Escándalo monumental" erakutsi ziguten. Oso hitzaldi interesgarria izan zen eta jendea harrituta geratu zen nola elizak, baselizak eta hilerriak lapurtu dizkiguten ikustean.
Mendi ibilaldia
Bigarren Axular Mendi martxa antolatu zen. Batzuentzat, hiru mendi, Ezkaba, Ortziasko eta Lartzabal eta hain trebeak ez direnentzat, Lartzabal bakarrik.
Apirila
Apirilean, Errepublikaren egunean, "Esklaboak Frankismoan" erakusketari hasiera eman genion. "Desafectos" documéntala ikusi genuen ere. Frankismoa ezagutu ez genuenok gauza askotaz enteratu ginen, ikastetxetan ikasten ez diren gauzez! Gotzon Garmendiak, "Lau Haizetara Gogoan" plataformakoa hitzaldi bat eman zigun apirilaren 23an. Oso arrakastatsua izan zen Errepublikaren inguruan egin genuen guztia. Pena gazte asko hurbildu ez izatea baina hala ere, jende mordoxka etorri zen.
Maiatza
Maiatzaren 6an, Memoria HIstorikoaren gaiarekin bukatzeko, Iñaki Egaña ekarri genuen "Los crímenes de Franco en Euskal Herria" liburuaz hitz egiteko. Bi ordu baino gehiago egon zen hitz egiten eta jendea ez zen aulkitik mugitu.
Benetako mendizale eta ez dominguero direnentzat, Iraupen Handiko Mendimartxa antolatu zuen gure Xabi Zelaiak eta nahiz eta oso gogorra izan, oso ongi bukatu zuten. 24 kilometro baino gehiago zuen, eta gutxiegi zenez, "bueltatxo" bat estra eman zuten… baina hori hobe geure artean geratzea!!!
Rock kontzertu bat egin zen elkartean maiatzaren 21ean. Jende pila bat etorri zen eta oso giro polita zegoen. Nekez taldeak haien akustikoa eskaini ziguten eta haiekin gozatu genuen.
III Herri lasterketa
Eta, jakina, maiatzaren azken asteburuan, tradizio batean bihurtua, Axularren III. Herri Lasterketa izan genuen. Jendez gainezka zegoen, oso giro polita eta Mercero jaunari txapela eman ziotenean eta Mikel Ordokik prestatutako bi bertso bota zituenean, a ze emozioa! Bazkari bat antolatu zuten Kirol batzordekoek eta bazkaldu ostean, a ze giroa Aki a Kule taldekoekin!
Kultur Astea
Astelehenean, maiatzaren 31n Kultur Asteari hasiera eman genion. Iker Morenok aurresku bat dantzatu zuen eta Uharteko txalapartari batzuk emanaldi bat eman ziguten. Edurne Kanpionek umeekin prestatutako abesti bat eskaini zigun eta Gaztelu taldea, Baztango abesbatza bat haien abestiekin alaitu ziguten arratsaldea (eta otamena!!).
Asteartean antzerkia izan genuen. Jendea ez zen kabitzen gela urdinean. "La Reme tenía un precio" obrarekin parra egin genuen. Nolako bikotea!
Asteazkenean Toti Martínez de Lezea etorri zen. Beste arrakasta bat! Ia, ia bi ordu egon zen hitz egiten Euskal Herriko mitologiari buruz.
Ostegunean, Pello Zabala etorri zen "Laino guztien gainetik, Euskal Herriko Eguraldia" hitzaldia ematera. Oso entretenigarria izan zen, jendeak gozatu zuela esan behar dugu.
Ostiralean Broken Brother Brass Band-ek Burlatako kaleetan barrena jazza eraman zuen. Giro mundiala! Jendea aho bete hortz geratzen zen Axularrekoak ikusiz holako banda baten atzetik.
Larunbat goizean, txikien txanda izan zen. Iparraldetik ekarri genituen txotxongilo batzuk. Oso, oso handiak zirenez, 3 metrokoak, arazoak izan genituen leku apropos bat aurkitzeko. Elkartean, ez ziren sartzen, patioan karparekin, ezta Ardanaz plazan ere, obretan baitzeuden... Azkenean udal parkean izan zen emanaldia, elkartetik urrun, baina ikuskizuna ekartzea merezi zuen. Umeek asko disfrutatu zuten txotxongilotzar horiekin.
Arratsaldean, mus azkarra txapelketa egin zen eta 12 bikote elkartu ziren. Ikaragarrizko partidak! Batzuk hiru ordu baino gehiago egon ziren jolasten eta asko borrokatu ondoren, Koldo Muro eta Kino txapeldunak izan ziren. Espaloian taldearekin ere asko gozatu genuen. Elkartea jendez gainezka zegoen Itoizen bertsioekin gozatzeko prest. Egiten zuen beroarekin, ia-ia edaririk gabe geratu ginen… zorionez hor zeuden Burlata Eskolako arduradun batzuk eta haien garagardoa eman ziguten! Gaua heldu baino lehen, sekulako ekaitza bota zuen eta txarrena, zerua beltz-beltza geratu zen biharamu-nerako.
Igandean, ortotsekin jaiki ginen eta dianak suspenditu ziren. Artisauak Ermitaberrira joan ziren eta hantxe egin zen goizeko festa. Zanpantzar, Konpartsa, txistulariak eta gaiteroek ibilaldia aldatu behar izan zuten ikastetxera joateko eta udaltzainak txoratu genituen, baina azkenean, dena ongi atera zen, inongo arazorik gabe.
Ekilore saria eman behar genuen baina arazo "tekniko" bat izan genuen pregoiarekin. Ordena- gailuan geneukan eta ekaitzarekin inpresora deskonfiguratu zen eta ezin izan genuen inprimatu. Oskar Andueza, oso ausarta denez, inprobisatu zuen pregoi bat eta ia-ia inor ez zen horretaz konturatu!
Saria eman ondoren, Larratz Dantzari Taldeko dantzari txikiekin gozatu genuen eta dantzak eta gero, dena jaso genuen elkartera joateko… hor baikeneukan zikiro-jatea gure zain! Sekulako bazkariaren ondoren, dantzaldia zegoen Tximeleta Taldearekin. Pilotazaleentzat, Oskar Barberrek telebista prestatu zuen gela urdinean partidua ikusten ahal izateko.
Eta horrelaxe bukatu genuen kultur astea, dantzatzen, gozatzen…
Mila, mila esker kultur aste hau posible egin duzuenei, boluntarioak bezala, parte hartzen, umore onena jartzen… Burlatako Jaietan elkartuko gara berriro eta ez izan zalantzarik ikaragarri ongi pasako dugu, bai horixe! |