. Mendi ateraldiak

Testua eta argazkiak: Xabi Zelaia

 

En nuestra sociedad cultural realizamos muchas actividades, entre ellas están las salidas montañeras. Salir al monte, a la naturaleza es una de las más preciosas actividades al aire libre que podemos realizar para hacer deporte y evitar el estres que todos llevamos encima.
En este artículo relatamos las peripecias de las dos últimas salidas que hemos realizado en AXULAR. El 27 marzo descubrimos los montes Ezkaba, Ortzikaskoa e Iruntzu.
El 16 de mayo era el turno de los montes Adi y Saioa. Hubo sorpresa en la última salida, pero eso es normal entre los montañeros, hasta en los más experimentados. Si quieres ir al monte con nosotros acércate a nuestra sociedad y te diremos cómo.

Bigarren mendi ibialdia
Aurten, pasa den urtean bezala, Ezkaba, Ortzikaskoa eta Iruntzun barrena, 2. MENDI IBILALDIA antolatu genuen martxoaren 27an. Goizeko 7,15etan Axularren gelditu eta koadrila bat gogo handiz atera ginen buelta ematera. Eguraldia ona zen eta giroa ere bai, pasa den urtean bezala gehienak Axularreko kideak eta lagunak.

Lehenengo helburua Ezkaba mendia zen. Cotupetik pasa eta mendiko bizkarretik gailurrera iritsi ginen, denok oraindik fresko eta indartsu Garrues herrirantz jaitsi ginen. Handik errepide puska bat Makirriainera eta gutxira Nagiz Jaurerria.
Toki polita baina proiektu batek monasterio bat bihurtuko du, errepideak, heziak eta segur aski mendiko bideak eta iturriak itxiko dituzte. Horregatik aprobetxatu dugu toki honetan ura hartzeko eta mokadu bat ere jateko.

Handik aurrera bideak gora jotzen du baina oraindik pista batetik, bat-batean pinu batean dagoen kartel batek, "OSTIASKO" izenarekin, hartu behar izan dugun bidexka markatzen du. Orain bai oso aldapatsua da bidea eta toki batzuetan erraz bidea galtzeko.

Hemen jendea aldentzen da eta tarteak handitzen dira, azkenean gailurrean denak biltzen gara. Argazkiak, atsedenalditxo bat eta orain bai elkarrekin ez galtzeko hasten gara jaisten. Alanbrada beste aldera pasa behar da eta bidea markatu gabe dagoenez, erreferentziak bilatzen ditugu, gertu Soraurenera doan bide polit bat aurkituko dugu.

Beste atsedenaldi bat, zerbait edan eta jan eta Iruntzura igo gara. Hau ibilaldiko azken txanpa da, pista Lartzabal kaletik hartzen da eta eskuin alderantz doan beste pista bat hartuz gailurreraino iritsiko gara.
Arreko Trinitatera iritsi baino lehen batzuk oraindik Oihana mendira (Miravalles) igo dira, azkenean Axularren bildu gara eta Enrikek eta bere laguntzaileek prestatutako bazkari on bat dastatu dugu. Mendiko egun on bati ezin zaio gehiago eskatu, dastatu genuen bazkaria eta izan genuen aparteko giroa ez bada.

Adi eta Saioa lehen bira
Maiatzaren 16an Axularretik mendiko bira luzea eta bitxia antolatu genuen, ADI-SAIOA 1. BIRA. Luzea 30 kilometro direlako eta bitxia, orain arte egin dutenen erreferentziak ez daudelako.

Harrobi borda jatetxetik atera, hau da Artesiaga eta Urkiagara doazen errepideen gurutzetik, harrobien ertzetik igo Zotalar mendira, handik jaitsi Adi aldera eta mendi bizkarretik jarraituz Adi mendian aurkitzen gara. Erraz iristen da Adiren gailurrera eta oso arrunta den bidetik Urkiaga mendatera berriro jaitsiko gara.

Hemendik aurrera Artesiagaraino doaz GR bideko markak (zuri gorriak) jarraituko ditugu eta Saioa gertuko helburua eta gero Xuriain ere eginen ditugu. Xuriainetik ez da bide erreza, ez dago biderik, baina mendiko bizkarretik ibili beharko da. Harrobi borda gainean dagoen mendian jartzen garenean, zuzen hasten gara behera, oso jaitsiera luzea da baina kotxean bertan bukatuko dugu.

Hau da egun hartan egin behar izan zen ibilaldia, baina gauzak behar ez denean okertzen dira eta egun horretan horrela gertatu zen.

Goizeko 6,30etan hasi ginen eta nahiz eta eguraldi kaxkarra izan, lainoa, euria elurra, ...., Zotalar gailurreraino oso ongi iritsi ginen. Puntu honetatik Adi aldera jo ordez, erreferentziak galdu genituen eta hego aldera joan ginen.

Hala da, galdu ginen, eta ezagutzen ez genuen Arzabal mendian agertu ginen. Gutxienez ezagutzen ez genuen mendi berri bat egin genuen.

Akats tekniko honekin ordu pare bat galdu genuen eta Urkiagan gure zain zeudenak (Karmele, Maite eta Peio) aspertu ziren. Eskerrak kontaktatzea lortu genuela eta gure ezbeharraren berri bazuten.

Hortik aurrera azkarrago ibili behar izan genuen eta Adi oso itxia eta elurrez zegoenez inguratu genuen igo gabe eta Saioarekin berdin egin genuen.
Bukatzeko Harrobi borda-ko lagunek, Nolok eta Juanek, dutxa hartzeko utzi ziguten eta arratsal- deko 6etan han bazkaldu genuen. Entsalada eta primerako paella bat prestatu ziguten, pasatu-tako urritasunak ahaztuko modukoa eta beti bezala, ongi da ongi bukatzen dena.