| .Siwa |
|
Testua eta argazkiak: Marixol |
|
Siwa edo Siwah Egiptoko mendebaldean dauden bortz oasietako bat da (Siwa, Bahariya, Farafra, Dajla, Jarga), bertan Chali izeneko hiria dago, Saharako ipar mendebaldean dago Libiatik 50 kilometrora eta Kairotik 560 kilometrora baina errepidez 850 km inguru dira. |
|
![]() |
Erdi aroko gotorlekua, XIV mendean eraikia baina 1926an egin zuen euriteak suntsitu zuen, irudian agertzen da gotorlekuaren horma-irudia eta gibelean haretik gelditzen dena. Egun haren inguruan dago Chali hiria |
![]() |
Gauez iritsi ginen Siwara, urteko azkeneko gauean eta hotel ondoan fruta-denda, dena oasian bertan bildutako barazki eta fruituak, hozkailutan eta negutegitan egon ez zen janaria, zuzenean lurretik gure mahaira etorria! |
![]() |
Bidaian aunitz markatu nauen sentsazioa izan da, "hemen trafiko arazorik eta zaratarik ez dago", auto gutti batzuk ikusten ziren, gehienak asto eta gurdian mugitzen dira, gure ibilbidea ere halaxe egin genuen palmadian, gurdi gainean, hala ere oinez edota bizikletaz ibiltzeko aparteko tokia da. |
![]() |
Palmadiaren "Cleopatraren urberotokia", nonbait hemendik ibili zen Julio senarrarekin, hala ere irudian agertzen den bainua inguruko basamortuan dauden putzuetako bat da, hain zuzen honek ur beroa du ere. |
![]() |
Irudian gotorlekuko hondarretik ateratako argazkia, aitzinean hiria, haraxeago palmadiaren alderdi bat eta urrunago Gebel al Mawta (hildakoen mendia), bertan hainbat harrizko hilobi aurkitu dituzte, hura ere bixitatu genuen. |
![]() |
Gauez iritsi ginen Siwara, urteko azkeneko gauean eta hotel ondoan fruta-denda, dena oasian bertan bildutako barazki eta fruituak, hozkailutan eta negutegitan egon ez zen janaria, zuzenean lurretik gure mahaira etorria! |
![]() |
Orakuluan ateratako argazkia, hemengo ikuspegi zabala, hildakoen mendikoa bezalakoa, palmadia lehenik eta urrutian ur gazia duen lakua. |
![]() |
Siwako gazteak, palmadian egin genuen paseoaren gurdilariak, atseden ordutan kantatzeari ekiten diot suaren ondoan. Kantetan beraien lurraldeari ta beraien kulturari dioten maitasuna eta harrotasuna agertzen dute gehienetan. Siwan hagitz zaila da emakumeak ikustea eta topatu ditugunak gainera goitik beheiti estalirik doazi. |
![]() |
Bertako garraio nagusia, gaztetik hasten dire mutilak gurdi gidari eta trebetasun handia agertzen dute. Emakumek ez dute gurdia eramaten ahal, norabait joateko gizonezkoekiko menpekotasuna dute. |
![]() |
Argazki hau ez da Siwan egina, handik "hurbil" dagoen (egun osoko bidaia) Bahariya oasiaren inguruan dagoen "basamortu xuria" da, paisai izugarria, bertan higadurak (erosioak) sortutako irudiak nonahi. Hemen egun batzuetako trekkinga egiteko aukera dago, talde batzuk topatu genituen bertan. Bertze baterako aukera... |