.EUSKARAREN BIDEAN, 1+1= HAMAIKA

Comienza el curso, y con éll nuevos objetivos. Aprender euskara puede ser uno ellos. ¿Por qué no? En AEK aprenderás rápido. Pásate por la calle San Francisco 11. ¡Alucinarás!

AEK-k iraileko matrikulazio kanpaina abian jarri du aurten ere, eta honekin batera kurtso berriaren atarian gaudelarik guztiok euskalduntze prozesuan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizue.

Denok gogoratuko duzuenez, 1+1= HAMAIKA leloa korrika baten leloa izan zen, hamaikagarren korrikarena hain zuzen ere. Ba, denbora dezente pasa bada ere, horixe ekarri nahi dugu gogora, euskarak 1 eta 1 eta beste bat...behar duela aurrera egin dezan.

Jakin badakigu ez dela bide erraza izango baina denon artean euskarak merezi eta behar duen tokian jarriko dugu. Horretarako, guztion lana eta ekarpenak beharrezkoak dira...

Honen harira, zure ekarpena egiteko aukera eman nahi dizugu...Nola? Zuk ere, euskaldun zaren horrek zure inguruan ETXEAN, LANEAN, ELKARTEAN... euskararen alde egiten ahal duzu, SENIDE, LANKIDE edota LAGUN bat euskaltegira ekarriz eta euskara ikastera bultzatuz.

Euskalduntze prozesua gauzatu ahal izateko gure eskura dauden aukera guztiak eskaintzen ditugu; ordutegi zaba- lak, erritmo desberdinak baita auto-ikaskuntza ikastaroa egiteko aukera ere.

Ba horixe da Burlatako AEKtik eskatzen dizuguna, ea denon artean eta denon lanaz euskaltegia betetzea lortzen dugun, Burlata, Nafarroa eta Euskal Herri euskaldunagoak helburua delarik...

Arestian esandakoa kontuan hartuta, zure hurbileko laguna euskalduntzeko prest agertzen bada behean atxikitutako fitxa bete eta euskaltegira ekarri edo nahiago baduzue euskaltegira etortzen ahal zarete edota telefonoz deitu.

(Zaldualde AEK euskaltegia. San Frantzisko 11. Telefonoa: 948 153 483).