|
|
|
Argazkiak:
Maitane Suarez Lesaka · Testua: Ziripot
|
|||||
|
Todos
los comienzos de curso son especiales: ilusión, expectación,
alegría, lloros, miedos, encuentros, besos... Nos acercamos al
centro educativo Ermitaberri para vivir en primera l’nea el comienzo escolar.
Hemos intentado recoger en imágenes ese majico momento mágico.
|
Hasiera guztiak bereziak izaten dira. Beldurra, kezka, ilusioa, poza, jakinmina ... Denetarik izaten da nahasian. Haurren begiek den-dena adierazten dute. Lagun berriak ikusiko dituzte, andere–o berriarekin ohitu beharko dute ... Eta gurasoentzako zer? Haiek ere ilusioz eta ixaropenez espero dute egun hau. Uda osoa umeekin eman ondoren, umeak eskolan uzteko sasoia iritsi dela pentsatzen dute, orain lagunekin eta irakasleekin egoteko denbora baita. Burlatako Ermitaberri ikastetxean izan ginen ikasturte hasieran, han bizi zena aldizkariratu nahian argazkien bidez, ez dakit lortu dugun, honatx gure saiakeraren emaitza. | ||||
|
Irakasle
berriarekin lehen hitzak. Lagunen artean pozik ikusten ahal ditugu umeak.
Eskutik helduta agertzen dira besteak. Gela arakatzen ari dira mutiko
batzuk, aulkiak oraindik mahien gainean. Ikaskide guztien zerrenda paretan.
Zenbat gauza une berean! Lehen eguneko magia berezia izaten baita. Bai
horixe!
|
|
||||
|
Zein
izanen da nire gela aitatto? Ate horretatik joan behar al dut? Ander,
ordea, lasai dagoela ematen du, bere motxila eta guzti agertzen zaigu,
bere ondoan dagoen mutikoak, berriz, gosaria dauka poltsatto horretan.
Bere ile orraztu berriak duela gutti altxatu dela adierazten du. Argazki
honetan benetan kezkatua eta triste dagoena aita dela ematen du. Zu ere
bat al zatoz gurekin?
|
|
||||
|
Irakasle
berriarekin lehen hitzak. Lagunen artean pozik ikusten ahal ditugu umeak.
Eskutik helduta agertzen dira besteak. Gela arakatzen ari dira mutiko
batzuk, aulkiak oraindik mahien gainean. Ikaskide guztien zerrenda paretan.
Zenbat gauza une berean! Lehen eguneko magia berezia izaten baita. Bai
horixe!
|
|
||||
|
Zer
moduz pasa duzue uda? Zenbat handitu den haur hau, ikusten da uda ez dela
alferrik pasa! Gurasoak beren artean eta haurrak bere adinekoekin ageri
dira. Ikastetxera sartu aurreko uneak dira. Umeen emozioak hagitz ezberdinak
dira, batzuk lasai dauden artean besteak amaren babesa behar izaten dute,
bizia anitza baita, ezin modu bakarrean bizi. Ez horixe!
|
![]() |
||||
|
Andere–o
maitea atean denen zain. Harrera ezin hobea irakaslearena, ikasleak lasaitzen
eta berriz ere lanean has daitezen prestatzen. Uda osoa ez dugu ikusi
andere–oa, zeinen pozik berriro ere bere aurpegi abegikorra eta bere ahots
goxoa aditzen dugunean. Gurasoak atzean geratzen dira, orain irakasleen
txanda heldu baita.
|
![]() |
||||
|
Eskaileretan
gora goaz. Pozik. Gure eguna iritsi baita. Gurasoak eta senitartekoak
kanpoan geratu dira, gu, ordea, ikastera goaz, beno, ikastera eta jolastera,
dantzatzera, kantatzera, margotzera ... Motxilak liburuz eta ikasmaterialez
beteta daramatzagu, arrastaka batzuk, izan ere, hain ttikiak izanagatik
zama ederra eraman behar izaten baitugu egunero eskolara.
|
![]() |
||||