|
El
grupo ha visto publicado recientemente su primer CD, habiendo actuando
durante el verano en el festival pre-fiestas llevado a cabo en la Monumental
y en el marco del concierto pro-legalización de la marihuana celebrado
el 14 de agosto en la Nogalera; la presentación oficial del disco
tendrá lugar próximamente en Black Rose, acontecimiento
que si en el momento en que leas estas l’neas no se ha celebrado todav’a
no te deber’as perder
El
Esquadrón (hasta hace pocos meses, Esquadrón Buck Dharma)
es una banda integrada por Mikel, a la guitarra y a la voz, Julián
y Maki, a las guitarras, Txikito, al bajo, y Alex, a la batería;
algunos de sus miembros residen en Burlata (Maki), trabajan en dicha localidad
(Julián) o, en general, pasan muchas horas en la misma
|
|
|
El Esquadrón
(oraintsu arte, Escuadrón Back Drama) Mikelek gitarran eta ahotsean,
Julianek eta Makik gitarretan, Txikitok baxuan, eta Alexek baterian osatzen
dute; batzuk Burlata bizi (Maki), bestetzuek bertan dute lan (Julián)
eta, oro har, ordu asko pasa dituzte Burlatan. Taldeak lehen diskoa atera
berri du, eta udan jaien aurretik zezen plaza monumentalean ospatutako
festibalean parte hartu dute, hala nola, abuztuak 14, Nogaleran egindako
marihuana legeztatzearen aldeko kontzertuan. Diskoaren aurkezpen ofiziala
hemendik gutxira izanen da Black Rose-n. Lerrook irakurritakoan oraindik
ez bada gertatu, ezin duzu galdu.
- Hasteko,
bandaren historia ezagutu dezagun.
- Taldea orain lau urte osatu zen, 2003an, baxu eta bateria joleei zegokien
aldaketa batzuk suertatuz irenean. Esan genezake gune aldaezin bat egon
dela, Julian, Maki eta Mikelen inguruan. Lehenik eta behin, gitarristak
elkartu ziren, kantak egiten hasi zirenak maketa batean grabatzeko eta
Mikel abeslariari erakusteko asmoz. Jende askok uste duenaren kontra,
Xabi (Mermaid-en bateria ohia eta taldearen kide ohia), Leroy bezala ere
ezaguna, ez zegoen hasierako nukleo horretan. Julianek eta Makik hasierako
lau kanten hezurdura egin zuten, Mikeli deitu gero, eta kanta bukatu hauekin
baxu eta bateria jole bila hasi ziren. Martiko (gaurko egunean Motobomba-n)
agertu zen eta aipaturiko Xabi; ondoren, lehenak taldea utzi zuen, ez
zuelako hain seriotan ibili nahi, eta Maikol sartu zen haren ordez. Baina
honek ere alde egin zuen, eta Txikito etorri zen, oraingo baxu jolea.
Berareni deiek ez zuten gureekin bat egiten, eta milaka gauza zerabiltzan.
Xabirekin arazoak sortu ziren bandaren enfokea eta estilo musikala zirela-eta;
gauzak nola egin behar ziren. Guk ideia oso jakin bat bagenuen eta berak
beste bat. Xabi ochentero-agoa zen, azkarrago jotzea eta distortsio handiagoarekin
nahi zuen, hain zuzen ere besteok egin nahi ez genuen horixe: ez genuen
hainbeste distertsio sartu nahi horrela bizitza guztian egin delako. Xabik
espero zuen talde bat, eszenan Hot Dogs-en antza lukeena, jai girokoagoa,
rock&roll-zaleagoa: oro har, ez hain polita eta jasoagoa, eta gu zentzu
horretan soilagoak gara. Musikak gehiago kezkatzen gaitu. Gauzak hola,
bera joan zen eta Alex sartu. Azken hau fitxaketa bikaina izan da, gerta
zekigukeen hoberena. Bokazio handiko eta izugarrizko kalitateko musikaria
da. Bera talderatzea errebelazio bat izan da guztiontzat, bizitza itzuli
dio taldeari. Hola iritsi da banda gaurrera: inoizko egonkorrena. Denbora
honetan single bat grabatu dugu, bideoklip bat eta CD atera berria.
- Hitz egin dezagun
diskoaz
- Denbora honetan egin dugunaren laburpena da gutxi gorabehera, aro bat
ixteko modu bat. Nolabait diskoa ikasbide izan zaigu, denok ikasi baitugu
zerbait. Gure kontzertuetan salgai dago. Behar genuen noizbait atera,
luze generamatzan bertako kantak jotzen: gurpil berari lau urtez buelta
eman ondoren buru osasunak berak lehenbailehen ateratzea eskatzen zigun.
Orain lau tema berri baditugu, disko erdi bat, gure lanek beti bederatzi
kanta gehi akustiko bat edukiko dutela kontuan hartuta. Inoiz ez dugu
disko luzerik eginen; saiatuko gara laburragoak eta denboran elkarren
hurbilak izan daitezen. Bere garaian bururatu ere zitzaigun diskoak singleka
ateratzea, 70. hamarkadan egiten zen bezala: erromantizismoagatik batez
ere. Ez ditugu kopia asko ekoiztu, bost ehun bat. Gure asmoa haiek saltzea
da, sosak hartu eta kanta berriak grabatzera estudioan sartu. Oso pozik
gaude haiekin. Kriston ilusioarekin. Kanta berriak ez daude berez garatuagoak,
baina esan litekeÉ sendoagoak direla.
- Diskoko kantak
jo, jo eta jo egin dituzue, ezta? Beraien musika garapen indartsua gorabehera,
biribilduak, lisatuak, zuzenean asmatuak dira, tiroen gisakoak? hiru gitarrista
dauden arren.
- Lehenago bi baino ez ginen, Mikel abeslaria baino gehiago gitarrista
izan bada ere. Diskoa grabatzerakoan konturatu ginen gitarrazko hainbeste
detaile sartu genituela ezen berak ere sei kordakoa hartu baitzuen. Diskoan
aditzen den oro kontzertuetara eramatea funtsezkoa iruditzen zaigu. Uste
dugu gutxienekoa dela hori.
|
| |
- Beste talderen
batekin grabatu duzue lehenago?
- Batzuek bai. Juliánek kolaborazio batzuk egin ditu. 80. hamarkadatik
lanean dihardu, bertsio banda askoren partaide izan da. Baco taldean aritu
zen. Mikelek ere bertsioak egiten dituen banda askotan parte hartu du,
eskarmentu handia du horretan. Makik musika beti maitatu du, baina talde
osatzeko jende egokiaren zain egon da. Ez zuen agertzen zen lehenarekin
joan nahi. Egun batean Juliáni, bere gitarra irakasleari, esan
zion "talde bat osa dezagun", eta ordutik. Egia da guztiaren ideologoa
Maki izan zela.
- Beraz, Julián
Mikelen gitarra irakaslea zen. Interesantea jartzen ari da?
- Julián Musika Sortzailearen Eskolan irakasle zegoen, eta Makik
eta berak maiz egiten zuten bat musika gustuetan. Makik egindako gauzak
erakusten zion eta inprobisatzeari ekiten zioten. Egun batean grabazio
mahai bat paratu zuten eta, konturatzerako, kanta bat sortu zuten, diskoko
Aguila negra izenekoa. Mikel taldera etorri eta berehala grabatu genuena.
Berak abesten lehena. Julianek, kantatuz inoiz aditu ez arren, esan zion
"aizak, sar ezak ahotsen bat hemen", eta hain gelditu zen ongi ezen lehen
grabaketa hori diskoaren
abestirako gelditu baitzen.
- Esan duzue Maki
eta Julian musika gustuetan batera datozela. Hitz egidazue taldearen eragin
orokorrez.
- 70etako musika gehien bat. Lynyrd Skynyrd edo Allman Brothers bezalako
jendea aditu dugu, nazkatzeraino. Hemen talde gutxi daude rock amerikarra
egin dutenik, horregatik gure eragin bat ez den arren publikoak joera
du gurea M-Clan-ekin konparatzera. Ez dira inoiz eragina izan. Tira, lehen
urteetako M-Clan-ekin erkatzen ahal gintuzke, seguruenik beraien eraginak
eta gureak berberak dira, baina inola ere oraingo M-Clan-ekin. Bilatzen
dugun soinua eta kanten ideia ez doaz hortik. Gure soinua gogorragoa da,
hard-agoa. Eta jendeak musika eta letra barneratzea nahi dugu.
- Bandaren eraginak,
noraino daude taldearen izen zaharrak, Esquadrón Buck Dharma delakoak,
markatuta?
- Aldaketa baino gehiago izenaren laburketa burutu genuen, izen zaharrak
nahasmen handia ekartzen zuelako. Taldea osatu berritan, Atarrabia Rock-aren
lehen edizioan jotzeko deitu ziguten, hortik aste betera jotzen genuela
esan ziguten, eta Xabik esan zuen izen bat behar genuela ordurako. Bi
genituen buruan, Látigo eta E.B.D, eta bat aukeratu behar zenez
bigarrenarekin gelditu ginen. Ezer baino gehiago atakatik ateratzeko.
Gero eutsi genion gustuko genuelako. Buck Dharma gitarrista bat da, Xabi
bere fan amorratua zen, baina Juli‡n eta Makirentzat ez zen identitate
seinalerik. Hortik heldu da izenaren laburketa. Mundu guztiak uste zuen
tiroak guztiz joko zutela Blue Oyster Cult moduko batera, baina ez zen
hala. Beraz, diskorako Esquadrón berbataiatu gara, argitalpenak
E.B.D.ren aroa ixteko, nahasmenak argitzeko eta zerotik hasteko aprobetxatuz.
Erabaki koherentea iruditu zaigu.
- Azken galdea:
esan didatenez, zuetariko bik Automatic Hand Driver bertsio taldean parte
hartzen duzue.
- Bai, Juliánek eta Mikelek. Green Manalishi-ko bateria jolearekin
eta Electric Riders-eko baxu jolearekin daude. 70etako abestien bertsioak
egiten dituzte, denborapasa hutsez. Taldea muntatu zen Black Rose-an hilabetean
behin jotzeko ideiarekin.
|