| .Hyde Park-eko hizlaria · Joxe Mari Iturralde |
|
|
Testua: Ines Buenetxea | |
|
Honoko hau azken eleberria du euskal literaturan oparotsuenetarikoa izan, baden Joxe Mari Iturraldek. Agian besteetatik ezberdina den idazlan bat aurkezten du honokoan, irakurterreza izanik ere, ez bait da irakurgai soil bat; bertan zantzu ezberdineko hiru irakurgai garatu eta korapiltzen bait ditu: bata hitzak gogotik ahora datorkionaren hizkuntza bezain lauaz idatzia, bestea berriz filosofiako tesi batekin dabilen neskato gazte baten hausnarketaz dago osoturik, eta hirugarrenean, gerra garaian hainbat abentura pairatu ondoren Londresera erbesteratu zen tipo harroputzarena dotore kontatzen du. Eta azkenean hirurok bat egiten dute, hor dago niretzat liburu honen koxka eta xarma: Jotaeme 60-ko hamarkako gizartean hezitako haibeste gazte bezala Londresera doa koadrillarekin, ezperientzi berrien bila; han, halako batean, Edurne ezagutuko du, hango unibertsitatean horizontaltasuna eta bertikaltasunari buruzko lana egitera joan den neska liraina; Edurnek Leorekin topo egin zuen moduan, behin Hyde Park-era joan eta hango berritxuetako bat euskaraz ari zela eta. Azkenean Jotaemek, etsipen eta bihotzminak jota hospitalean bukatuko du, Edurne bere betiko mutil lagunaren- gana bueltatzen da, jakinik ere sekula ez duela berak mereziko lukeen eran maitatuko; Leok hurbiltzen zaion guztiari ziria sartzen jarraituko du, bere bizitzaren bidegabekeriarengatik mendeku hartu nahi balieke bezala. Hiru bizitza eta xede berbera, antza asmoak eta ametsak ez omen bait dira nahikoa nahia eta ezinaren arteko etengabeko gatazkari aurre egiteko. Erraza da liburuaren hatzaparretan harrapatuta aurkitzea, irakurketa ere arina bait da; Iturraldek lortu du honokoan aspergarria ezezik irakurlea adi edukitzea ondoren izango denaren esperoan, korapiloa noiz askatuko den irrikaz. Hiru estiloen nahasketarekin aria ehotzearena nondik gatozen eta nora goazen gaiari buruzko hausnarketarekin bateratuta irakurgai aberats hau izan du ondorio. |
||