|
Kirolaren mundua zaila
dela badakigu. Ordu asko behar dira entrenatzeko eta goia joko duzula
inork ezin du bermatu. Neke asko pairatu behar dira lortutako maila mantentzeko
eta kasu askotan ikasketa edo kirolaren artean erabaki besterik ezin duzu
egin.
Hau ez da Marta Mendia
Valenciaren istorioa (Iruñea, 1975). Burlatan bizi izan da urte
askotan eta hemen bertan ikasi zuen bere haurtzaroan. Herrian ere hasi
zen bere kirolarekiko zaletasuna. Orain dagoen lekura heltzeko egin dituen
pausuak kontatu dizkigu.
Noiz eta zergatik
hasi zinen atletismoa egiten?
9 urte nituela hasi nintzen mundu honetan. Amor de Dios ikastetxean ikasten
nuen eta eskola horretako Gorputz-Hezkuntzako irakasleak, atletismo egiteko
balio nuela pentsatuz, Burlatako pistetara entrenatzera joateko iradoki
zidan. Leku horretan Felix Navarrorekin hasi nintzen entrenatzen, Burlatako
Udal Patronatuak antolatzen zituen Kirol Eskoletan. Talde horretan bi
urtez aritu nintzen eta hortik Jesuitinasen klubera joan nintzen. Eskola
horretan lagun taldea egin genuen eta 15 urteak arte parte hartu nuen.
Leku horretan ere nire gaurko entrenatzailea ezagutu nuen- Raśl Gonzalez.
Lagun talde horretan gorako jauzian espezializatzen hasi nintzen.
Zergatik aukeratu
zenuen gorako jauzia eta ez beste gauza, hesi-lasterketa, adibidez?
Atletismo egiten hasten zarenean berezitasuna guztietan aritzen zara eta
gero aukeratzen da. Txikitan denetarik egin nuen: krosak, ibilketa-probak
eta jaurtiketa. Jesuitinas eskolan hasi nintzen gorako jauzian.
Goi-mailako kirola
eta ikasketak batera egin daitezke?
Nire kasuan lortu dut. Jesuitinas eskolan BBB eta UBI bukatu ondoren Bilbora
Arte Ederrak ikastera joan nintzen. 5 urte horiek gogorrenak izan ziren,
oso zaila zelako bi gauzak aldi berean egitea. Unibertsitateko ordutegiak
ez ziren oso onak entrenatzeko eta askotan, kanpusen gertu zegoen pista
batean entrenatzen nintzen ni bakarrik eguerdiko orduetan. Nire entrenatzaileak
astebe- teko planning-a ematen zidan. Astean zehar Bilbon entrenatzen
nuen eta asteburuetan hemen talde-arekin. Asteburuero bueltatzen nintzen
kirola egiteko. Bolada horretan ez nintzen guztiz ondo egon, eta nire
ustez, unibertsitatea eta ikasketak ere ez nituen behar den bezala aprobetxatu.
Bilbon ikasketak bukatuak
Iruñera itzuli nintzen. Hasieran bi urtez lan egin nuen Diseinu
Ikastetxe batean irakasle, baina kirola eta arrunteko lana aldi berean
egitea oso konplikatua da. Beraz bakarrik atletismoa bakarrik egin behar
nuela erabaki nuen. Eskultura inguruko modulua Arte Eskolan ikasi nuen
eta azken urte honetan Irudian berezitasuna egin dut. Hori da Karrekan
egin nuen espezialitatea baina Teknologia Berriak oso azkar doaz eta eguneratu
egin behar da.
Txikitatik ikasketak
eta kirola egin duzu. Baina zure bizitzako momentu batean bakarrik kiroletan
aritzea erabaki zenuen, nola erabaki zenuen atleta profesionala izango
zinela?
Beno, atletismoa berez ez da profesionala. Ia-ia jasotzen ditugun laguntza
guztiak bekak dira. Batzuetan ere klubek zertxobait banatzen digute. Salbuespenak
salbuespen, guk normalean ez dugu soldatarik jasotzen.
Atletismoa berez
ez da profesionala, amateur baizik. Ez dakit zein den zergatia. Oso onak
direnak diru asko kobratzen dutela suposatzen dut, baina horretarako oso
oso ospetsua izan behar.
Gaztea nintzenetik,
nazioarteko lehiaketara joateko aukeratu naute, bai junior mailan, baita
senior mailan ere.
Hemen Nafarroan
ematen dituzten diru-laguntzei esker bizi ahal gara. Miguel Indurain Fundazioak,
Federazioak eta ADOk ematen dituzte bekak. (ADO kirolari olinpiarrei zuzendutako
programa da eta emaitzei arabera dirua banatzen du).
Beste kirol batzuk
gehiago ezagutzen ditugu. Adibidez, futbolean dena antolatzen da Ligaren
inguruan. Nola antolatzen da urtea atletismoan? Nolakoak dira entrenamenduak?
Urtea bi sasoitan egiten da: pista estalia eta aire zabalekoa. Lehenengoa
negua da eta bigarrena oraintxe bukatu da. Bakoitza prestatzeko denboral-
di ezberdinak badira. Hasieran prestakuntza-aldia. Horretan erresistentzia
eta gorputz-gimnastika lantzen dira, honekin gorputza kiroletara moldatzen
da. Hau egin ondoren entrenamenduetan indar-ariketak, jauziak eta pisuak
egiten dira. Abiadura ere lantzen dugu eta bukatzeko teknika. Lehiaketa
berehala bada, ariketa gutxi egiten da, bikaintasunaren bila eta txapelketa
ez bada laster, orduan ariketa ugari egiten dira. lehiaketa denboraldian
atsedena egiten da. Janaria ez dut bereziki zaintzen, bakarrik lehiaketa
laster denean.
Zure kurrikuluma
begiratzen leku askotan ibili zarela ikusten dugu. Horretaz gain bi Olinpiade-
tan aritu zinen. Nolakoa izan zen esperientzia hori?
Izugarrizkoa. Sydneyn eta Atenasen egon nintzen. Giroa Australian hobeto
ikusi genuen, bi aste lehenago iritsi ginen eta. Atletismoaren probak
beti Olinpiadetako bigarren astean izaten dira. Atenasera oso justu iritsi
ginen eta hiri olinpiarreko giroaz gozatzeko denbora gutxiago izan genuen.
Izan ditudan bi esperientzia horiek gustatu zaizkit. Lehenengoan kirolarien
arteko harremanaz eta giroaz gehiago gozatu genuen eta bigarrenean nire
emaitza hobea izan zen. Finalera pasatzen lortu nuen eta hori oso garrantzitsutzat
hartu nuen. Bi moduetan ondo pasatzen da.
Geroari begira,
zer pentsatu duzu?
Momentu honetan oporretan nago. Datorren hilabetean hasiko naiz entrenatzen
eta 2008. urtea prestatzen. Pista estalian Valentzian txapelketa dugu
neguan eta udan, Olinpiadak. Lehiaketa horretara joateko emaitza onak
egin behar ditut urte honetan zehar.
|