| .Nafarroa uste baino euskaldunagoa da | |
| .Inkesta soziolinguistikoek eremuen hizkuntza banaketa gezurtatzen dute |
|
|
Testua: Alberto Barandiaran · BERRIA egunkaritik hartua 2007ko irailaren 20an |
|
|
Una reciente investigación muestra que el conocimiento del euskara por parte de los más jóvenes ha aumentado considerablemente en la mayor’a de las localidades navarras. En 15 años el conocimiento del euskara ha aumentado en 2 puntos. Los datos se desprenden del estudio titulado "La recuperación del euskara en Navarra" realizado por el investigador Miquel Gros i Llados
|
Ikerlari baten azterlanak frogatu du Nafarroa ia osoan euskara berreskuratzen ari dela Euskararen egoera Nafarroako gizarteak berak uste duen baino hobea da gaur egun, haur eta gazteen eskolatze kopuruek erakusten dutelako adin horietakoen euskalduntzeak aise gainditzen duela aurreko belaunaldiena. Eta, ia inguru guztietan, datuak hobetu egingo direlako datozen urteetan. Hori ondorioztatu du Miquel Gros i Llados ikerlariak, La recuperación del euskara en Navarra (Euskararen berreskuratzea Nafarroan) izeneko azterlanaren bidez. 1986tik 2001era bitarteko ikerketa soziolinguistikoetako datuak alderatu ditu, hau da, gaur egun arte egin diren guztiak, eta eskualdez eskualde, gainera. Ondorioen artean, egileak azpimarratu du euskaldunen kopurua bi puntu igo dela aipatu 15 urte horietan, %10etik %12ra, eta 15 urtetik beherakoen artean euskaldunen ehunekoa %21,3koa dela. Eta zenbakiak txikiak izan arren oso garrantzitsuak direla, bost mendeko joera hautsi egin dela frogatzen dutelako. Ondorio nagusia: Euskararen Legeak ezarri zuen eremuen araberako banaketa ez datorrela bat gaur egungo egoera soziolinguistikoarekin. Lanak Euskaltzaindiaren babesa du, eta akademiaren Jagon sailaren barruan argitaratu da. Irailaren 21ean aurkeztu zuten ofizialki, Vianako Kultur Etxean. Egileak Andres Iñigo Euskaltzaindiaren Jagon sailburua eta Nafarroako ordezkaria izan zuen ondoan. Liburuan Nafarroako herri guztien datuak begira daitezke, inkesta bakoitzaren ondorengo bilakaerarekin, eta eskualde bakoitzaren iragana, oraingoa eta etorkizuna zirriborratzen duen analisia dago. Analisi horren ondorioak bost ardatzetan laburbil daitezke: Euskararen
ezagueraren igoera Euskaltasuna,
oinarria Euskaldunen
kopuruen igoera neurritsua
Eskualdeburuak, motorrak Euskararen
presentzia Zenbakiek diote presentzia hori %10etik gora zen tokiak eremu euskaldunean sartu zirela, eta %5etik gorakoak, berriz, eremu mistoan geratu zirela. 2001eko inkestaren datuak begiratuta, ondorioa da eremu euskalduna hegoalderantz mugitu beharko litzatekeela, eta Ameskoak, Lizarra, Etxauri, Erronkari eta Irunberri, esaterako, euskararen ofizialtasuna ezarri beharko litzatekeela. Egun eremu erdalduna deitzen den inguruetako eskualde asko, Erribera kenduta ia denak, eremu mistorako erabili ziren irizpideen barruan sartuko lirateke gaur egun. ÇEz dago dudarikČ, dio Miquel Gros I Lladosek, bere liburuaren ondorioetan, ÇNafarroan gora doala euskararen ezagutza dutenen kopurua, eta hizkuntzaren ofizialtasuna zabaldu beharko liratekeela berreuskalduntzen ari diren inguruetaraČ. |
|
![]() |
| Oraingo erritmoarekin, 25 urte barru, nafarren %35-40 euskaldunak izango dir | |
|
jj |
Abokatua lanbidez, soziolinguistika "lanbidetik kanpoko zaletasuna" da Miquel Gros i Lladosentzat. Hamar urte bizi izan zen Iruñean, eta han ohartu zen, dioenez, hizkuntza gutxitua zer den. "Nik alderatu egiten nuen zer hizkuntza hitz egiten zuten supermerkatuan, kalean edo eskolan, eta beti bitxia iruditu zitzaidan abizen euskaldunak zituzten askok zer gorroto zioten euskarari". Horrek bultzatu zuen, besteak beste, Nafarroako egoeraren gaineko azterketa egitera. Lan honetarako, inkesta soziolinguistikoei erreparatu diezu. Baina batzuek balioa kentzen diete horrelako lanei. Nik garbi daukat biztanleen errolda baino gauza fidagarriagorik ez dagoela. Inkestak oso moldagarriak dira, baina erroldak ez. Euskararen bilakaera Nafarroan, gainera, oso moderatua da, ez dago jauzi nabarmenik. Salbuespen bakarra dago: 1986ko errolda. Orduan eztabaidatzen ari zen Euskararen Legea, eta badirudi Lizarrerrian eta Iru–errian euskararen datuek gorantz jo zutela. 1992an hori zuzendu egin zen. 1986tik 2001era hamabost urte dira. Nahikoa da hizkuntza baten eboluzioa aztertzeko? Nik uste dut baietz, belaunaldi erdia delako. Oso urte trinkoak dira, gainera. Frankismoko hamabost urtean gauza gutxi gertatuko zen alor honetan, baina nik aztertu ditudan urte horietan jende asko euskararen garrantziaz ohartu zen. Nafarroako kultur ondarerik zaharrena zela, eta haiena ere bazela. Eta bere egin zuten, edo beren seme-alabak murgildu zituzten. Eta hori oso garrantzitsua da. Gaur egun, akaso, ezin diogu eskatu 30 urtetik gorako jendeari euskara bere egin dezan, pasiboki ez bada. Baina haurren eskolatze kopuruek erakusten dute jende askok, haien seme-alaben bidez, euskararen mundura sartu nahi izan duela. Hamabost urte, beraz, nahikoa da. Eta 2011ko hurrengo erroldaren bidez, seguru asko, igoeraren benetako neurria jakingo dugu. Igoera izango den uste hori zerbaitetan oinarritutako baieztapena da, ala desioa? Ez, ez, datuek horixe erakusten dute. Hamabost urteotan, euskaldunen kopurua %10etik %12ra igo da. Kanpotik begiratuta, gutxiegi ematen du, baina horrek esan nahi du bost mendeko joerarekin hautsi egin dela. Gazteen artean, gainera, %20koa da kopurua, eta lehen hezkuntzan daudenen artean, %25ekoa. Ezerk ez du erakusten eboluzio hori geratu egingo dela. Are gehiago, uste dut gero eta jende gehiagok ikasiko duela euskaraz, ohartuko delako Nafarroako kultur ondare oinarrizkoa delako. Baina bakar-bakarrik oraingo erritmoari eutsita, 25 urte barru nafarren %35-40 euskaldunak izango dira. Zure ikerketa zonaka egin duzu. Zein dira bereziki azpimarratuko zenituzkeen eskualdeak, arrazoi bat edo beste dela? Aranatz
aldea, hau da Etxarri-Aranatz, Arbizu, Ergoiena... oso bitxia da. Ez da
erraz ulertzen nola eutsi dion Burundatik eta Arakil tik datorkion erdaltzaletasunari.
Hizkuntza fideltasun adibide berezia da. Euskararen kasuan bakarra dela
esango nuke. Atzera egin beharko genuke XII-XIII. mendeetara, Ezkarain
(Errioxa), euskaraz egiten zutenengana. Beste berezitasun bat, ofizialtasunaren
garrantzia azpimarratzen duena: eremu euskaldunean dauden inguru guztietan,
gaur egun, haur gehienak euskaldunak dira. Salbuespen bakarra Irurtzun
da. Hiriburuen garrantzia azpimarratu duzu. Iru–ea, alde horretatik, borrokagune nagusia da, ezta? Europan, hizkuntzak galdu egin direnean, gizartearen goi mailakoak izan dira, beti, galtzen lehenak. Kanpoko hizkuntza iritsi denean, botere eta prestigioarekin lotuta etorri da, eta goi mailakoek, horregatik, izan dira heltzen lehenak. Baina uste dut jendeak ez dakiela Nafarroan, gaur egun, batez ere biztanle gehien daukaten hirietan berreskuratzen ari dela euskara. Herri txikiak oso kontserbatzaileak dira hizkuntzari dagokionez. Galtzeko zein berreskuratzeko. Ibon Sarasolak aurreratu zuen hizkuntza gutxitu bat ez dela ez nekazari, ez arrantzaleekin salbatuko, unibertsitatean, alfabetizazioarekin baizik. Horregatik, hizkuntza politika eraginkor batek eskualdeburuetan bultzatu beharko luke berreskurapena. Izan ere, denok, azkenean, hiriburuan gertatzen dena imitatu egiten dugu. Horregatik, Iruñea izango da aintzat hartu beharreko gune nagusia. Datuak oso onak dira hor, baina arazoa da oso handia dela, eta, horregatik, oso zaila da euskara ikustea. Zure mezua baikorra da, oro har. Baina Euskararen Legearen eremuen banaketa hor dago. Garbi dago ez dela hizkuntza berreskuratzeko abiapuntu egokia. Garbi dago euskara aurrera egiten ari dela jendearen jarreragatik. Ez dela ia ezer egiten ari erakundeen aldetik. Eta uste dut Nafarroakoa dela hizkuntza gutxitu baten berreskuratze kasurik onena, erakundeen babes espliziturik gabe. Horrek erakusten du zer-nolako aurrerapenak egin litezkeen hizkuntza politika egoki baten bidez. Ez dut esaten aldeko jarrerarekin, bakar-bakarrik zuzenbidezko jarrera baten bidez. |