.Paris, atisten hiritik
Testua: Endika Sorondo

Oh la la, Paris. Una semanita de vacaciones en 10 imágenes clásicas. Agosto de 2007 en Paris. Los monumentos no se movieron de sitio, pero la mayor’a de los parisinos estaban de vacaciones lejos de la ciudad de la luz. "Paristik natorren artista bat naiz ni..." dio kantu ezagunak. Artisten hiriak, makina bat txoko eta gune artistiko ditu. Bisitatu beharrekoak 10 toki baino gehiago badira ere, oporretarako hiri perfekturako 10 argazki hautatu ditugu. Zure esku albuma osatzea.

 

Garaipenaren arkua
Parisera joan, eta nor ez da Champs Elysée-tan barna pasioan ibili? Haren bukaeran dago Garaipenaren Arkua. Bere balio estetiko eta arkitektonikoagatik baino, historiagatik da garrantzitsua. Napoleonek bere garaipen militarrei gorazarre egiteko altxatu zuen eraikina. 49 metroko altuera du, eta 45eko zabalera.
Pompidou, arte garaikidearen zentrua
Zer dira hodi horiek guztiak? Andamioekin estali dute eraikina! Ez ba! 70. hamarkadan altxatako eraikin honek hautsak harrotu zituen bere egunean. Diseinu berritzailea du guztiz, 30 urte igaro badira ere! Arte garaikideko kolekzio aberatsa izateaz gain, egungo arte joera nagusien erakusleiho ere bada. Parisera doanarentzat, derrigorrezko bisita.
Jesusen Bihotzaren Basilika
Montmartreko gainean, Parisko txokorik kuttunenetako batean dago Jesusen Bihotzaren Basilika, edo Sacre Coeur. XIX. mendearen bukaeran estatuaren enkarguz eraikitako basilika bezain ikusgarria da bertatik ikusten diren Parisko bistak. Parisen handitasuna ttiki gelditzen da!
Montmartreko plaza
Buhameak eta Paris elkarren eskutik joan dira beti. Karrikako artista eta margolarien txokoa da Montmartreko plaza. Ispiluan topatuko ez duzun edertasuna marraztuko dizute di-da batean paper gainean. Marrazten dizuten bitartean, kafea har dezakezu bertako terrazatxoetan. Diru-zorroa prestatu beharko duzu, ordea. Artistaren lana ez ezik, kafe txarra egiten artistak diren tabernarien poltsikoak ere ongi bete beharko baitituzu!
Vosgues plaza
Hiriaren erdian, ipuinetako plaza eta parkea. Antzinako Paris. Kafe eta taberna goxoak. Arte galerien plaza. Turisten ibilbidetik ateratzen den harribitxia. XVII. Mendeko Paris. Victor Hugoren etxea. Hugue kafetegia. Bisita ez zaizu damutuko.
Ostalaritza
Euskal Herriko sukaldaritza bezalakorik ez dagoela entzun dugu maiz. Frantziako sukaldaritza da, aldiz, munduko ospetsuena. Kafetegi, edantegi, taberna, terraza bikainak ditu nonahi. Etxean bezala sentitzeko moduko mila txoko. Entsalada bat, garagardo bat, konpainia ona... zapore berezia dute horiek guztiek Parisko tabernetan.
La Defense
XX. mendeko Garaipenaren Arku berria. Parisen bihotz ekonomikoa. Modernitatearen ikurra. Diruaren plaza. Txin-txinaren hotsa. Trajedun gizon-emakumeak. Altzairua, beira eta hormigoia. Gauez lo egiten duen hiriko gune bakarra.
Eiffel Dorrea
Aurkezpenik ere behar ez duen burdinezko dorre famatua. Parisen eta Frantziaren sinboloa. Munduko eraikinik ezagunena da. Milaka bisitari hartzen ditu urtero. Bertara igotzeko pazientzia hartu behar da. Baina itxaron aldiak merezi du. 1898ko erakustazokarako Eiffelek diseinatu zuenean, berak ere ezin pentsa zezakeen horrelako arrakastarik izanen zuenik.
Karrikak
Edozein hiri handik bezala, Parisek ere, bertako karriketan barna galtzeko gonbitea egiten digu. Bastillatik Latindar auzora, Citˇ-tik Sena bazterran barna Sorbonaraino, Montmartreko maldak... Bertako karrikek magia berezia dute. Aparteko gauza anitz ez akaso, baina hain goxoa da leiho txurietako hirian barna batetik bertzera ibiltzea!
Sena ibaia
Mississippi, Rhin, Danubio, Nilo, Yangtse eta Argarekin batera, munduko ibairik ezagun eta ederrenen zerrenda osatzen du Sena ibaiak. Artistak bere bazterretan, hondartza artifizialak, jolasguneak, azokak, hiriaren bizitasuna, pertsonak zein merkantziak batetik bertzera eramateko itsasontziak... zer gehiago eska dakioke hiriaren bizkarrezurra den ibai honi?